Zerbitzuak
LAGUN MACHINERY-n, kalitate altuari eta fidagarritasunari dagokionez, erreminta makinaren ekoizpenean mundu mailako erreferente izaten jarraitu nahi dugu.
Hori dela eta, gure makina guztien bizitza erabilgarrian zehar, gure teknikari espezializatuek burututako zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Gure lan taldearen prestakuntza altuaren ondorioz, bezeroek proposatutako arazoei aurre egiteko erreakzio denbora murrizteko gai gara, irtenbide eraginkorrena eskainiz.
Merkataritza aholkua
Telefono zein ONLINE bidezko aholkularitza bezero bakoitzaren eskari eta beharrak gure produktuetara egokitzeko. Bezeroaren etxean aholkularitza presentziala ere eskaintzen dugu honen lan metodoak ezagutuz produktu egokiena gomendatu ahal izateko.
Asistentzia teknikoa
Gure asistentzia tekniko zerbitzuaren helburua (A.T. Z.), ahalik eta denbora gutxienean irtenbide eraginkorrena ematea da.
Horretarako, 5 kontinenteetan zehar agente eta tekniko profesionalak ditugu zeintzuek egoera bakoitzari denbora azkarrenean erantzun bat ematea ahalbidetzen diguten, bezeroaren instalazioetara hurbilduz beti ere beharrezkoa izanez gero.
Ordezko piezen kudeaketa
Gure makinen bizitza erabilgarri luzearen ondorioz ordezko piezen garrantzia kontutan izanik, LAGUN-ek bere produktu sortarako edozein motatako ordezko piezak eskaintzen ditu (bermean zein hondatutakoak), 70. hamarkada hasieran ekoiztutako makinentzako ere ordezko piezak eskainiz.
Abiarazte eta mantenimendua
Gure teknikari espezializatuek bezeroaren instalazioetan makinen abiarazte zerbitzua eskeintzen dute gure produktuen funtzionamendu egoki eta optimoa bermatuz, baita estandar edo neurrirako mantenu zerbitzua ere bezero bakoitzaren eskariaren arabera.
Egiaztaketa eta kalibraketa (prestaketa)
Gure makinen erabilgarritasuna hauen bizitza erabilgarriko edozein momentutan ezin hobea izan dadin horretan adituak diren gure teknikoek "prestatze" zerbitzua eskeintzen dute, makinen lan baldintzak hauek enpresatik irten zirenekoetara ahalik eta gehien hurbiltzeko helburuarekin.