LAGUN-EN PARTAIDETZA EMO 2019AN

LAGUN MACHINERY-k 2019ko irailaren 16tik 21era bitartean Hanoverren ospatutako EMO azokaren azken edizioan parte hartu zuen.

Makina-erremintaren munduko azoka garrantzitsu honetan Mekanizazo Zentroetako berrikuntzak aurkeztuz parte hartu genuen:

- L 1100 Mekanizazio Zentro Bertikala

- L 5BX-210 Aldibereko 5 Ardatzetako Mekanizazio Zentroa

LAGUN MACHINE TOOLS-ekin stand-a partekatu genuen MAHER HOLDING taldeko erlazioak finkatuz, nongo partaide garen. Gure banatzaile alemaniarra den JMT-JUARISTI MACHINE TOOLS-en presentzia ere izan genuen azokaren iraunaldi osoan zehar.

Nahiz eta aurreko EMO edizioarekin konparatuz (2017an) makina-erremintaren industria ez den bere momentu gorenenean kokatzen, LAGUN MACHINERY-k positiboki baloratu du azoka honetako partaidetza jasotako kontsulta eta egindako kontaktu berriei dagokienez.