LAGUN-EK BERE PRESENTZIA INDARTZEN DU ALEMANIAN

Fresatzeko makina eta mekanizazio zentroen fabrikatzailea den LAGUN markak bere presentzia indartzen du Alemanian instalazio berriak aurkeztuz, bere kide eta banatzaile esklusiboa den JMT Juaristi Machine Tools-en eskutik.

Alemania LAGUN-en lehentasunezko merkatuetako bat da eta instalazio berrien bitartez merkatu honetan duen posizio sendotzea du helburu, non jada 1.000 unitatetik gorako zenbakizko kontroldun makina saldu diren. Horretarako, JMT-k 2,5 milio euro inguruko inbertsioa gauzatu du Oberhausen-en.

Instalazioak handitu eta berritu dira, hala nola lan taldera ere kide berriak gehitu diren. Kokapen berri honetan LAGUN-en punta-puntako makina berrienak ikusgai jarriko dira, bezeroei asistentzia teknikoa, ordezko piezak eta formakuntza eskaintzearekin batera. JMT-ko zuzendaria den Julian Juaristik, zeinek sektore honetan esperientzia handia duen, ondorengoa deritzo "instalazio berri eta lan taldeko inbertsioekin, konpetibitate onenaren baldintzapean gure bezeroei kalitate eta zerbitzu onenak eskeintzeko konpromezua lantzen jarraitzen dugu".

JMT eta LAGUN-en instalazio berrien inaugurazioa pasa den 2019ko azaroaren 14an izan zen, Oberhauen-en.

https://www.jmt-werkzeugmaschinen.de/