5 ARDATZEKO MEKANIZAZIO ZENTRO BERRIA - evZ630
GALDU BEHAR AL DUZU?
EMO - HANNOVER IRAILAK 18-23 HALL 13 - C61
DOAKO PASEA https://visitors.emo-hannover.de/en/application/registration/direct-entry-tickets-passes?code=pWHR4
evZ630, MEKANIZAZIO ZENTRU BERRIA
PIEZA KONPLEXUAK MEKANIZATZEKO KONPONBIDE LEHIAKORRENA
evZ630, gure 5 ardatzetako makina berria, arkitektura berritzailearekin diseinatuta dago. Pertsonalizazio eta automatizazio aukera zabalak eskaintzen ditu pieza konplexuagoak mekanizatzeko helburuarekin.
Gure jakiteria eta esperientzia propioaz baliatuz, ekoizpen prozesu osoan zehar doitasun eta moldakortasun altuagoko mekanizazio zentrua garatzea lortu dugu. Ezaugarri hauekin, gure bezeroen benetako beharrak hobeto asetzeko moduan gaudela uste dugu.
DOITASUN ALTUA
Elementu mugatuen kalkuluaren arabera (FEM) izan da makina diseinatua. Gantry estructura du, Y ardatzean 4 euskarri eta X ardatzean 3 euskarrirekin, zurruntasun handiagoa emateko helburuarekin.
ERGONOMIA HOBEAGOA
Zatigailuaren posizio egokiak langilearen eguneroko lana errazten du, piezen manipulazio eta sarrera samurtuz. Mantenimendu lanetan irisgarritasun irizpideak kontutan hartuz diseinatutakomakina.
AUTOMATIZAZIO ALTUAGOA
Barneratutako automatizazioak mekanizazio prozesuetan malgutasuna ahalbidetzen du eta lote bidezko fabrikazioa optimizatzen du. Horrela, produkzioaren kudeaketa hobetzea ahalbidetzen dugu.